Juglarea, puta eta eroa | Aulki hutsa | Tartean

egutegia | kontaktua

Euskarazko ikuskizunak

2008/07/21 18:22:01.984 GMT+2

Uda minean, eta gero ere...

Aste zonbaiten etenaldia iragan, eta PTDP-ren hiru sorkuntzak (Aulki Hutsa, Juglarea Puta eta Eroa, eta Tartean), Gipuzkoa eta Bizkaia aldean ibiliko dira (egutegia ikus). Anartean, frantses eta okzitandar hizkuntzetan emaiten saiatuko gira uda huntan, Sant Joan de la Blaquièira  herrian hain zuzen (Lengadòc).
Hitzordua beraz Cevenas inguruetan, ala bidean, edo berantago Euskal Herrian. Laster arte.

Nork: ptdp.2008/07/21 18:22:01.984 GMT+2
Gaiak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/25 14:55:59.452 GMT+1

Bi harriz hiru bitxi

Urtero bezala euskarazko zenbait ekitaldi antolatu dira Miarritzen Bi harriz lau xori ekimenaren harira, eta urtero bezala aukera politak sortu dira bertako euskaldunen arteko giroa biziberritzeko. Gainera, hasierako lehen bi egunetan Le petit theatre de pain izan da ekimeneko protagonista, eta aurkeztu dituzten hiru antzezlanek aukera eman digute Nafarroa Behereko konpainia gaztearen bikaintasuna ezagutzeko ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)

Nork: BERRIA.INFO.2008/03/25 14:55:59.452 GMT+1
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/12 23:19:55.084 GMT+1

Aulki hutsa : Oier Guillanen iritzia

“Aulki hutsa” antzeztu zuen Petit Theatre de Pain taldeak Donaixtiko Gaztetxean. Manex Fuchs aktore, Battitt Elizalde oholtza gaineko lagun, Ander Lipus zuzendari.
Hau ez da kritika bat. Ez naiz objektiboa, eta ez dut izan nahi ere.
Aretoa lepo. Giro ederra. Ikusmira. Ezustea. Kalitatezko teatroa. Gozamena.
Joseba Sarrionandiaren olerkiak aukeratu ditu Manex Fuchsek “Aulki hutsa” josteko. Estetika, energia eta zenbait sorpresa atseginetan Lipusen eskua sumatzen zen. Atzo, aspaldiko partez, euskal teatroa ikusi nuelakoan nago ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)

Nork: BERRIA.INFO.2008/02/12 23:19:55.084 GMT+1
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/02/01 11:23:59.974 GMT+1

Errepikak

Argazkiak Isabelle Henry - Donibane Photo


Otsailak 8, 9, eta 10 lehen ikuskizunak baino lehen, hemen Alduden Manexen, Anhauzen Fafiolen eta Izuran Ximunen errepiken argazkiak. Laister arte.

Nork: LE PETIT THÉÂTRE DE PAIN.2008/02/01 11:23:59.974 GMT+1
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/01/17 14:59:42.872 GMT+1

Egonaldiak

Itsasu - 2007ko urria

Le Petit Théâtre de Pain taldearen hiru sorkuntza berriak bidean dira! Azken egonaldiak hasten dira: "Juglarea..." Izuran izanen da urtarrilaren 21-etik otsailak 8-a arte Haize Berri elkartearekin, "Tartean" Anhauzen Garazikus elkartearekin eta "Aulki Hutsa" Alduden Garazikus eta Aldudarrak elkarteekin. Hitz ordua hartua da beraz, lehen emanaldientzat, otsailak 8,9, eta 10-ean. Egutegi zehatza hatsemaiten ahal duzue EGUTEGIA sailean.

Nork: LE PETIT THÉÂTRE DE PAIN.2008/01/17 14:59:42.872 GMT+1
Gaiak: egonaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)